Gizon eta emakumeen osasun-beharrak, eskanitako osasun-politika eta zerbitzuen bidez finkatu eta asetzen dira. Hala ere, oro har, ez da kontuan hartzen gerta daitekeela emakumeen eta gizonen beharrak berdinak ez izatea; izan ere, zerbitzuak ez dituzte berdin erabiltzen, maiztasuna, kontsulten arrazoia, ospitaleratzearen arrazoiak eta aginduta tratamenduak oso bestelakoak izan daitezke.
Generoak zenbait substantzia, hala nola alkohola, tabakoa, psikofarmakoak edo beste droga batzuk, kontsumitzen hasteko arrazoietan eta moduan ere eragina du, gizonen eta emakumeen artean desberdinak baitira.
Generoaren gizarte-erakuntza dela eta, emakumeek, bereziki, nahi ez duten haurdunaldiak eta sexu-transmisiozko infekzioak eta GIB izateko aukera gehiago dituzte. Halaber, generoaren gizarte-erakuntzaren eraginez, emakumeek bi lanaldi izan behar dituzte, familia zaintzeko lan gehiago hartu behar dituzte bere gain, eta lan-diskriminazioaren ondorioak jasan behar dituzte. Horrek, ama izatea erabakitzea eragoz dezake.
Emakumearen Erakundeak, osasun-politiketan tratu- eta aukera-berdintasunaren printzipioa aplika dezaten sustatzen du bere osasun Programaren bidez, esparru zentral eta autonomikoetan estrategia bat bultzatuz.
EmakumearenErakundearen Osasun eta Generoari buruzko beste atari bat garatu
du, eta programa eta jardura, prestakuntza, nobedade, albiste, liburutegi eta
egutegiari buruzko informazioa on line ikus daiteke; eguneratuta beti. Orri
hori hemen ikus daiteke:
www.mujeressaludygenero.com