Instituto de la Mujer
Educación Partekatu

Hezkuntza

Hezkuntza, adin goiztiarretatik, gizarteratzeko funtsezko euskarrietako bat da, eta, beraz, oinarrizko estrategietako bat da jarduera-arlo guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrerapen esanguratsua lortzeko.

Ezinbestekoa da hezkuntza-sistemaren, eta, ikerketaren arloan eta hezkuntza- eta kultura-erabakiak hartzean emakumeek parte-hartze handiagoa izaten eragozten duten hezkuntzaren ikusmoldearen aldaketan aurrera egitea. Horrek, hezkuntza-sistemaren helburuen, edukien, metodoen, ebaluazioaren eta baliabideen berrikusketa sakona eta irakasleak prestatzea eskatzen du.

Emakumearen Erakundeak hezkidetza-esperientziak eta -proiektuak bultzatzen ditu, rolen muga estereotipatuak gainditzen laguntzeko, eta garapen orekatuagoa eta nortasunetik aske izan dezan. Horrela, sexuen artean errespetuan eta erantzukizunak partekatzean oinarritutako harremanak sortzen laguntzen du, eta gizartearen esparru guztietan gizonek eta emakumeek parte har dezeten bultzatzen du.

Horrez gain, baliabide didaktikoak eta irakasleen ikerketa-proiektuak sortzen eta hedatzen laguntzen du, herritarren esku dauden zenbait tresnaren bidez. Bestalde, eztabaida sustatzen du, emakumeek hezkuntzara egindako ekarpenak ezagutu eta aintzatesteko.

Gorputz hezkuntzari dagokionez, emakumeek jarduera fisikoetan eta kirol-jardueretan parte har dezaten sustatzen du, eta kirolean eredu-aldaketak bultzatzen ditu, osasunean eta ongizate psikiko eta fisikoan eragin ditzakeen kalteak kentzeko. Artearen eta kulturaren esparruan, patriarkatua zalantzan jartzen duten eta sortzeko bide berriak irekitzen dituzten emakumeek egindako lanak hedatzen laguntzen du.

W3C. Leiho berri batean irekiko