Emakumearen Erakundeak, Osasun, Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasun Ministerioari atxikita dagoen erakunde autonomoak, bi sexuen artean gizarte-berdintasuna lortzeko eta emakumeek bizitza politiko, kultural, ekonomiko eta sozialean parte hartzeko baldintzak sustatzea du eginkizun nagusitzat.
Demokraziaren lehen gobernu sozialistak sortu zuen 1983ko urrian, eta bere politikak, Berdintasun Planetan bildutakoak, sexu-arrazagatiko desberdintasunak ezabatzeko eta gizarteak emakumeak ez baztertzeko izan dira beti.
Erakundea Kultura Minsterioari atxikita egon zen 1988. urtera arte. Urte horretan, Gizarte Gaietako Ministerioan sartu zen; Lan Ministeriora geroago. Hain zuzen, 2004. urtean Ministerio horretara atxiki zen, Berdintasun Politiken Idazkaritza Orokorraren bidez. 2008ko martxoan, urte horretako martxoko hauteskunde orokorretan sortutako gobernuak egindako Berdintasun Ministerioan sartu zen. 2010eko azaroan, Berdintasun Politiken Idazkaritza Orokorra kendu zuten, eta Erakundea Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministeriora atxiki zen. 2011ko abenduan, ministerioko sailak berregituratu zituzten. Horren ondorioz, Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioa eta Erakundea atxikita zegoen Estatu eta Berdintasun Idazkaritza kendu zituzten. Horien ordez, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa eta Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasuneko Estatu Idazkaritza sortu zituzten, desagertutako Berdintasuneko Estatu Idazkaritzaren eskumenak bere gain hartzeko. Halaber, Aukera Berdintasunerako Zuzendaritza Orokorra sortu zuten, eta haren titularrak, Emakumearen Erakundearen Zuzendaritza Orokorra hartu zuen bere gain. Horri esker, politika integralak garatu ahal izango ditu berdintasunaren esparruan.
Historian zehar Espainiako emakumeen aurrerapenean laguntzeko ekimen eta jarduerengatik nabarmendu da, Espainiako Konstituzioaren 14. artikuluak salatzen dituen eskubide-berdintasuna lortze aldera.
Gure eginkizuna
Emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzea gizartearen esparru guztietan, eraginkortasunez egindako progamen, kalitate oneko zerbitzuen eta hirugarrenen lankidetzaren bidez.
Gure ikuspegia
Agindutako eginkizunak betetzean bikaintasunari eustea, Espainia, benetako gizartea izan dadin eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari eutsi diezaion.