Espainiako emakumeen egoera aztertzen dugu arlo hauetan: legeak, gizartea, ekonomia, hezkuntza, kultura eta osasuna.
Emakumeei buruzko informazioa eta dokumentazioa biltzen dugu.
Genero-berdintasunaren aurrean sentikor bihurtzeko ekimenak egiten ditugu.
Eragile aktiboak gara emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan prestatzen, eta prestakuntza-ekintzak egiteaz gain, beste eragile batzuek horiek gara ditzaten sustatzen dugu.
Espainiako emakumeen egoerari buruzko datu estatistikoak kudeatzen ditugu. Datu horiek, Emakumearen Erakundeak berak egindako Genero Adierazleen Estatu Sistemaren bidez lortzen ditugu.
Txostenak egiten ditugu, eta gizartean emakumeekin egiten diren diskriminazioak ezabatzen laguntzen duten neurriak bultzatzen ditugu.
Indarreko araudiari jarraitzen diogu, eta Erakunde honek eskumena duen arloan aplikatzeaz arduratzen gara.
Antzeko izaera duten autonomia-erkidegoen eta Tokiko Administrazioaren erakundeekiko harremanak sustatzen ditugu, Arloko Batzarraren eta arlo honetan dauden gainerako lankidetza-organoen bidez nagusiki.
Emakumeen aldeko zerbitzuak ematea sustatzen dugu, eta, bereziki, egoera ahul eta berezia duten emakumeentzat egindakoak.
Emakumeek salatutako sexu-arrazoiengatik egindako izatezko edo zuzenbideko diskriminazio kasu jakinak jaso eta bideratzen ditugu, administrazio-arloan.
Emakumeen eskubidei buruzko informazioa eta sexu-arrazoiengatiko diskriminazioaren kontrako aholkuak ematen ditugu.
Emakumeek informazioaren gizartean partaidetza osoa izan dezaten sustatzen dugu.
Emakumeen memoria historikoa berreskuratzen eta kontserbatzen laguntzen dugu.
Europako Gizarte Funtsaren Europako funtsak kudeatzen ditugu