Instituto de la Mujer
Observatorio de igualdad Partekatu

Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunerako Behatokia

Jatorria

Lege, hezkuntza, kultura, osasun eta gizarte- eta kultura-esparruetan Espainiako emakumearen egoera aztertzeko eta bere eskumenez baliatzeko balio duen datu-banku eguneratu bat sortzeko eginkizuna modu egokian betetzeko, Emakumearen Erakundeak adierazle-sistema bat behar du, Espainiako emakumeen egoeraren oinarrizko alderdiei buruzko informazioa eman dezan, gizonekin alderatuta.

Emakumene eta Gizonen arte Aukera Berdintasunerako Behatokia behar hori erantzuteko sortu zuten urriaren 6ko 1686/2000 Errege Dekretuaren bidez, eta 2001. urtean hasi zen lanean.

Zer da?

Emakumearen Erakundeak kudeatutako organoa da, sortu duen Errege Dekretuak ematen dizkion Idazkaritzaren funtzioak bere gain hartzen dituelako. Bestalde, gizonekin alderatuta emakumeek duten egoera, eta esparru guztietan, berdintasunez, emakumeen partaidetza sustatzeko erakundeek abian jarritako politiken eragina ezagutzeko gaitasuna duen informazio-sistema bat sortzea du helburu.

Behatokia presidente batek, bi presidenteordek, berrogeita lau batzarkidek eta idazkari batek osatzen dute.

Zertarako balio du?

Berdintasunerako Behatokia bi helburu ditu: batetik, emakumearen egoeraren balorazioa egitea, zenbait arlotan, hala nola enplegua, hezkuntza, erantzukizunen banaketa, boterea eta erabakiak hartzea, osasuna eta gizarte-bazterkeria; bestetik, abian jarritako berdintasun-politiken eraginak ebaluatzea, alderdi orokorrenetan, eta, ziur asko, politika horiek alderdirik garrantzitsuenetan.

Zer helburu ditu?

Beraz, Behatokiaren xedeak hauek dira: batetik, emakumeen eta gizonen egoerari buruzko aldizkakoa eta sistematikoa den informazioa biltzea, aztertzea eta hedatzea, une bakoitzean eta denboran zehar, gertatutako gizarte- eta lan-aldaketak ezagutzeko; bestetik, zenbait esparrutan, emakumeen egoera hobetzeko diren politikak proposatzea.

Real Decreto 1686/2000, de 6 de octubre, por el que se crea el Observatorio de la Igualdad de Oportunidades entre mujeres y hombres (24 Kb) Artxibo pdf. Leiho berri batean irekiko

W3C. Leiho berri batean irekiko