Programen Zuzendariordetza Orokorra
Programen Zuzendariorde Orokorra
Luis Simo Moreno
Eginkizunak
- Programa berritzaileak eta esperimentalak planifikatzea, egitea eta garatzea esparru hauetan: informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, gizarte-ongizatea, hezkuntza, kultura, hizkuntza ez-sexista eta osasuna.
- Prestakuntza- eta sentsibilizazio-jarduerak egitea, zuzentzea eta garatzea emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunaren arloan.
- Diskriminazio anitzaren bidez gizartetik baztertzeko arriskuan dauden emakume-taldeen gizarteratzea eta laneratzea bideratzeko programak eta jarduerak egitea.
- Ministerioko edo Administrazio Publikoetako beste Departamentu batzuekin lankidetzan aritzea, bere eskumenen barruan aukera-berdintasuna sustatzen duten jarduerak garatzeko.
- Emakumeei buruzko inkestak, azterketak eta txostenak argitaratzea eta hedatzea.
- Egiturazko Funtsen estatu mailako esku-hartzeetan aukera-berdintasuna bete dadin arduratzea, Berdintasun Politiken Sarearen bidez (2007 - 2013).
- Egiturazko Funtsek (FSE, FEDER) batera finantzatutako jarduerak koordinatzea eta kudeatzea, eta Europako Funtsen kudeaketan genero-ikuspegia sartzea.
Kontaktua
Hebilde elektronikoa: sgprogmujer@inmujer.es