Gaur egungo gizartean, non informazioa sortzeak eta igortzeak gero eta zeregin handiagoa baitute bizitza ekonomiko, sozial, kultural eta politikoaren barruan, erakusketak kultura-adierazpenak dira. Horrela, euskarri tradizionalak eta teknologia berriak erabiltzen ditu, mezuak igortzeko eta hedatzeko. Horri esker, herritarren jarrerak eta portaerak positiboki alda ditzake.
Horren ondorioz, Emakumearen Erakundea gisako erakunde batek, gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasun osoa bideratzen duten jarrera eta portaerak nabarmentzen dituenak, komunikazio-, hedapen- eta sentsibilizazio-sistema hau erabili du bere Erakusketa Ibiltarien bidez.
Emakumearen Erakundeak Erakusketa berriak egiten ditu eta urtero antolatzen du Autonomia Erkidegoek eta gure erkidearen inguruko herrialde batzuek eta hirugarren herrialdeek egindako jarduera-programa, hala nola Berdintasun Erakundeek, Udalek, Diputazioek, Unibertsitate eta Institutuek, Elkarteek, Erakunde profesionalek eta sindikalek, Fundazioek eta bestelakoek egindakoa.
Helburua da lan, gizarte, hezkuntza, ekonomia, politika eta kultura mailetan emakumeek duten egoera hobeto eta gehiago ezagutzeko jaruderak hedatzea. Horrela, beste aukera batzuk bila daitezen bultzatzen duen eztabaida eta gogoeta sustatu nahi du. Halaber, Erakusketa hauekin, xedea da emakumeen irudi positiboagoa sustatzea, bi sexuen artean bidezkoagoa eta berdintasunezkoa den gizartea lortzeko.